Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Lan egiteko eskubidea

Kuriosoa da greba egunean lanera joateko eskubidea dagoela aldarrikatzea, besteetan beharrezkoa denean (kalean amaitu nahi ez baduzu).

Advertisements

Maldito país

Ya lo cantaban los Eskorbuto: “este maldito país es una gran pocilga…”. Ya sabréis a cuál se referían: “Españaaaa”. Putísimo país donde se ilegalizan ideas. Y ya no es el discurso que algunos lo podrían calificar de victimista. No, no. Es así, y ya está. Ese país donde los cuatro poderes (ejecutivo, legislativo, judicial y el de los media) actúan como si fuera el mismo. Ese país donde la pandereta atrona en todos los oídos de sus “ciudadanos” y la caspa nubla su vista. Ese país de pasado y presente inquisitorial; el futuro que no sea así; en el que estamos conmigo o estamos contra mí. Ese maldito país que censura la voluntad manifestada en hechos por sus (a la fuerza) súbditos; ese maldito país que tortura en sus calabozos, plasmando tangiblemente la España Oscura; ese maldito país que obliga a algunos ser parte de ella, y eso “no es política”; ese maldito país en el que la llamada cultura política está menos arraigada que nunca…

Ese maldito país… Son las cinco de la mañana, y dicen que los de mi estado (lo podréis adivinar por la hora)  nunca mentimos…

Kuriosoa da txerri gripeak eta maiatzaren 1ak kointziditzea. 300 pertsona inguru gaixotu dituen gaixotasuna mundu mailako albiste bilakatu da eta hedabide asko ari da alarmismoa hedatzen. Kontua da langileen eskubideak (?) inoiz baino okerrago dauden urte honetako maiatzaren 1.aren aurretik hasi dela birus hori zabaltzen. Agian, erratzeko aukera onartzen badut ere, aldarrikapenerako egun honetan arreta beste alde batera desbideratzeko erabili (sortu?) dute txerri gripea.

Gizakiek baino, txerriek egon beharko lukete gaixotasunarekin arduratuago. Maiatzaren Lehenean ezer ere ez ospatzeko duten horiek ikaratuta egongo dira.

Animoak Hernani eta Urnietan atxilotutakoei eta hurbileko jendeari

Aspaldiko partez idatziko dut blog honetan. Baina obiedadeak (Asturies) esateaz gain, zerbait gehiago idatziko dut. Ez da erraza burmuina lehor duzunean (ohi baino lehorragoa) zerbait idaztea. Oker ez banaiz, Oteitzak obsesioa omen zuen hutsa eraikitzearekin. Nire kasuan blogaren hustasuna apurtzea bilakatu da obsesio. Baina behintzat zerbait idatziko dut, administrazioko funtzionario batek tramite bat egiteko behar duen mekanika errutinario eta aspertu berberarekin. 

MC5(*) Detroiteko taldeak abesten zuen Kick out the jams abestiaren bertsio baskongadoa egingo dute Gasteizko parlamentuan. Bazen garaia PNV boteretik kentzeko, baina horretarako tranpak egin behar izan dituzte GALen sortzaileek eta Francoren diktadura babesten dutenek. Ba hori: “Bota itzazue JEL-ak…“. Itzulpenarekin ez dut jarraituko, badaezpada. Agian nire osotasun fisikoak euren pluraltasuna pairatuko du.

  • Talde horren izena Motor City 5 zen. EAJk Think Gaur Euskadi 2020 egitasmoa gazteriari hurbiltzeko rock talde bat sortu dezake: Motor City Euskadi 2020. Martxa honetan, izen hori zinez deskriptiboa izan daiteke.

Going Underground

Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak ikusi nituenean, The Jam taldearen Going Underground abestiaren zati bat etorri zitzaidan burura. Zehazki, honakoa dioena “The public gets what the public wants, but i want nothing this society’s got” (Publikoak nahi duena lortzen du, baina nik ez dut gizarte honek duen ezer ere ez nahi). Eta ez, ez dut gizarteak hautatu duena nahi. Nazka ematen dit osatuko den Legebiltzarrari zilegitasun osoa emango dion gizarteak.

Urtean behin (g.g.b.) bozka ematea mugatzen den gizartea da gurea, hiru alderdi bozkatuenak  zeintzuk diren ikusita. Agian, hori da “gizarte heldua”* izatea, hots, partitokraziaren zirkuan parte hartzea eta “irabazle” sentitzea, zilegitasun politikoa bozkek ematen diotenaren jakitun. Eta horretara mugatzen da demokrazia. Hortik at sentitzen direnek, ordea, ezin dute “demokraziaren” hatzaparretatik ihes egin. Adibidez, UPDren ekimenez aurrera eramaten den lege bat zure zergekin ordaindu beharko duzu, nahi ala ez. Eta egiten ez baduzu, duten mekanismoek behartuko zaituzte ordaintzera, diruarekin ala zure askatasunarekin**. Sistema bera arduratzen da “demokrazia” partitokrazia bat izatea bermatzen. Gurpil zoro bat da.

Askotan going underground egin nahiko nuke. Ez ulertu “lurrazpira joan” zentzuan, ez. Beste zentzu bat du ingelesez: klandestinitatera joan. Ez klandestinitatearen zentzu hertsian, gizartearen kanpo baizik. Aj, ze nazka…

*”Gizarte heldua garela” esateko beste adibide batzuk: Alemaniaren estatu-poliziala, txantullismo espainola, italiarren mafiaren eredua EAEn inportatu dira.

** Joder, orain konturatu naiz “dirua” eta “askatasuna” termino kontrajarriak direla.

Hauteskunde paradoxikoak

Biharkoak hauteskunde paradoxikoak dira. Alderdien izenei begiratuta behitzat. Partido Nacionalista Vascok Espainiari begiratzen dio. PSOEk “sozialista” eta “langile”-tik oso gutxi du. Partido Popularra ez da oso herrikoia. Eusko Alkartasunak ez zuen elkartasun handia erakutsi EAJtik banandu zenean. Ezker Batuari batasun gutxi geratzen zaio hainbat militantek (eta gero eta gehiago) alde egin ondoren. Aralarren izenak ez du zentzu handirik -“demokraten” hizkeran esanda- alderdia sortzeko “menditik jaitsi zirenean”. Unión, Progreso y Democraciak irabaztekotan, aldiz, atzerapauso handia egingo litzateke gizartean hainbat mailatan, batez ere bere osasun eta higienean.

Eta Demokrazia Hiru Milioi? Halabeharrez da euren izena paradoxikoa. Ez da euren errua, paradoxara kondenatu baitute. Demokraziaren paradoxak. Nik, bitartean, “hausnartzen” jarraituko dut bihar egingo dudana hautua demokratikoena izan dadin.

Lazkaoko ‘Mazoman’