Feeds:
Posts
Iruzkinak

Archive for the ‘Gizartea’ Category

Herritarrentzat instituzio diren dendak oraindik irekita jarraitzen dute. Beno, denek ez. Agian instituzio dira irekita jarraitzen dutelako, edo alderantziz. Edonola ere, komertzio txikiaren baitan biltzen dira denda mitiko horiek. Pertsonen arteko harremanen kokaleku izan ohi dira maiz okindegia, arraindegia edo gero eta gutxiago geratzen diren ultramarinoak. Ez dut Kirmen Uribe izateko asmorik, baina gogoan dut nola txikia [...]

Read Full Post »

1) Afaritan negoela, ondoko mahaian neska-mutil kuadrila bat zegoen, 18-19 urtekoak. Euren arteko elkarrizketen (sic) dezibelio-maila ez zen, ez, Osasunaren Mundu Erakundeak aholkatutakoa. Ahots ozenena zuena tangan zuloa zuen neska bat zen eta botatzen zuen esaldi bakoitzean lambrusco hitza erabiltzen zuen. Kamarera etortzen zen bakoitzean gutxietsi egiten zuten, deskontuak egiteko eskatzen zieten, beste zerbait eskatu zutela eta [...]

Read Full Post »

Jende mitikoa

Bueno, interaktibitateak blog honetan jaso duen erlatiboki erlatiboa ikusita, zerrenda bat proposatuko dugu: herrietako jende mitikoa. Herri bakoitzak duen pertsonaia klasiko horiek. Izen eta abizenak jarri baino, figurak jartzea hobesten da. Ez du balio egiazko adibide honek: Oreretan bazegoen bakeroz jantzita zebilen tipo bat eta inauterietan “paisanoz” janzten zena. Bueno, desbariatzen hasten bagara bai. Ale, zerrendaren [...]

Read Full Post »

“Kalea nirea da”

Askatasuna zer den jakin dugun lekurik bada, hori kalea da. Ez eskolan, ez etxean, ez lantokian ez gara erabat aske sentitu. Nahiz eta kalean dagoen polizia gehien, errazagoa da kalean eurengandik ihes egitea. Eskolan, etxean, lantokian ez dago ihes biderik. Kalean garatzen dugu gure benetako ni-a, ni re ustez. Batek baino gehiagok esango du tabernak [...]

Read Full Post »

Juan Luis Zabala naiz

Gezurrak esaten pasatzen dugu bizi osoa. Gure bizitza gezur hutsa da. Imajinatu, autobusari trolebus deitzen zitzaion garai batean. Txikitan ea txintxo portatu ginen galderari “bai” erantzuten genuenean, gezurra zen, neskarik ez zitzaigula gustatzen ihardestean bezala. Ez genuela erretzen, igande goizeko potaren ondoren “afariak kalte egin zidan” esaten genuenean, “ni ez naiz inoiz putetxe batean egon” esatean… dena gezurra da. “Politiko [...]

Read Full Post »