Kuriosoa da txerri gripeak eta maiatzaren 1ak kointziditzea. 300 pertsona inguru gaixotu dituen gaixotasuna mundu mailako albiste bilakatu da eta hedabide asko ari da alarmismoa hedatzen. Kontua da langileen eskubideak (?) inoiz baino okerrago dauden urte honetako maiatzaren 1.aren aurretik hasi dela birus hori zabaltzen. Agian, erratzeko aukera onartzen badut ere, aldarrikapenerako egun honetan arreta beste alde batera desbideratzeko erabili (sortu?) dute txerri gripea.
Gizakiek baino, txerriek egon beharko lukete gaixotasunarekin arduratuago. Maiatzaren Lehenean ezer ere ez ospatzeko duten horiek ikaratuta egongo dira.
Hara! Norbaitek entzun al du azkenaldian zeozer txerri gripearen inguruan?