Animoak Hernani eta Urnietan atxilotutakoei eta hurbileko jendeari
Aspaldiko partez idatziko dut blog honetan. Baina obiedadeak (Asturies) esateaz gain, zerbait gehiago idatziko dut. Ez da erraza burmuina lehor duzunean (ohi baino lehorragoa) zerbait idaztea. Oker ez banaiz, Oteitzak obsesioa omen zuen hutsa eraikitzearekin. Nire kasuan blogaren hustasuna apurtzea bilakatu da obsesio. Baina behintzat zerbait idatziko dut, administrazioko funtzionario batek tramite bat egiteko behar duen mekanika errutinario eta aspertu berberarekin.
MC5(*) Detroiteko taldeak abesten zuen Kick out the jams abestiaren bertsio baskongadoa egingo dute Gasteizko parlamentuan. Bazen garaia PNV boteretik kentzeko, baina horretarako tranpak egin behar izan dituzte GALen sortzaileek eta Francoren diktadura babesten dutenek. Ba hori: “Bota itzazue JEL-ak…“. Itzulpenarekin ez dut jarraituko, badaezpada. Agian nire osotasun fisikoak euren pluraltasuna pairatuko du.
- Talde horren izena Motor City 5 zen. EAJk Think Gaur Euskadi 2020 egitasmoa gazteriari hurbiltzeko rock talde bat sortu dezake: Motor City Euskadi 2020. Martxa honetan, izen hori zinez deskriptiboa izan daiteke.