Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak ikusi nituenean, The Jam taldearen Going Underground abestiaren zati bat etorri zitzaidan burura. Zehazki, honakoa dioena “The public gets what the public wants, but i want nothing this society’s got” (Publikoak nahi duena lortzen du, baina nik ez dut gizarte honek duen ezer ere ez nahi). Eta ez, ez dut gizarteak hautatu duena nahi. Nazka ematen dit osatuko den Legebiltzarrari zilegitasun osoa emango dion gizarteak.
Urtean behin (g.g.b.) bozka ematea mugatzen den gizartea da gurea, hiru alderdi bozkatuenak zeintzuk diren ikusita. Agian, hori da “gizarte heldua”* izatea, hots, partitokraziaren zirkuan parte hartzea eta “irabazle” sentitzea, zilegitasun politikoa bozkek ematen diotenaren jakitun. Eta horretara mugatzen da demokrazia. Hortik at sentitzen direnek, ordea, ezin dute “demokraziaren” hatzaparretatik ihes egin. Adibidez, UPDren ekimenez aurrera eramaten den lege bat zure zergekin ordaindu beharko duzu, nahi ala ez. Eta egiten ez baduzu, duten mekanismoek behartuko zaituzte ordaintzera, diruarekin ala zure askatasunarekin**. Sistema bera arduratzen da “demokrazia” partitokrazia bat izatea bermatzen. Gurpil zoro bat da.
Askotan going underground egin nahiko nuke. Ez ulertu “lurrazpira joan” zentzuan, ez. Beste zentzu bat du ingelesez: klandestinitatera joan. Ez klandestinitatearen zentzu hertsian, gizartearen kanpo baizik. Aj, ze nazka…
*”Gizarte heldua garela” esateko beste adibide batzuk: Alemaniaren estatu-poliziala, txantullismo espainola, italiarren mafiaren eredua EAEn inportatu dira.
** Joder, orain konturatu naiz “dirua” eta “askatasuna” termino kontrajarriak direla.
Patti Smith-ek (bai, badakit es dela oso ezaguna, baina gauR egun Susenetik at ezer ez da existitzen) esan zuen bezala bere Rock’n Roll Nigger abestian (guztiz Politicamente Incorrecto gure gizarte “meapilasarentzako”)
Outside of society, that’s where I wanna be.
Ari, ari, ari, Rosa Diez Lendakari
Egoera islatuko luketen beste kanta batzuen pasarteak okurritzen zaizkit:
- “Hau dena aldatu nahi nuke, alferrik bizi naizela uste, baina soilik amorrua senti dezaket, soilik amorrua senti dezaket, zuen kontra botatzeko*” Hertzainak
- “Now I wanna be your dog**” Iggy & The Stooges
- “If you tolerate this, then your children will be next” Manic Street Preachers
etc.
Bat egiten dut zurekin: aj!
* Ez bedi uler “botatzeko” hori botoa ematearen zentzu liberal-demokratan.
** PSE gobernuan jarriz gero, oraingo koadro askoren ahotan esaldi hau entzungo dugula uste dut.
Nire ondoko batek NGren abesti hori proposatzen du; nola zen? “Hitzak soberan daude…”
Baina ez dut nik proposatu, e!