Bai, ondo irakurri duzue: krisia egotearen erruduna ni naiz. Errua nirea eta baita ere ni bezalakoak direnena da. Izan ere, adibideei so eginez, ezin uler daiteke bestela nola egon liteke krisia. Azal dezagun hau.
Aspalditik esan izan da politikariak, epaileak, apaizak… alferrak direla. Bada ez da horrela. Eurak dira gizartearen itsasargia, eta eredu izateko ahalegina egiten dute: lan eta lan eginez. Begira, bestela, adibideak: Garzonek goizeko ordubietan sinatu zuen auto bat orain dela gutxi; Ibarretxek hauteskundeak irabazten duen aldiro, biharamunean 8etan jeikitzen da; apaizek igande goizetan egiten dute lan; Espainiako Auzitegi Gorenak alderdiak igandean legez kanporatu zituen bi erakunde; JJ Imaz Petronor zuzentzeaz gain, egunero dago Madrileko Europa Forumean…
Eurak bezalakoak bagina, hemen ez legoke krisirik. Horiek bai horiek langileak. Greba “arma politiko” bezala erabiltzearen zentzua oraintxe harrapatu dudala uste dut…
P.D.: Testua ohikoa baino laburragoa da. Alferkeriak jota nago.
Ados nago zurekin, baina Espainiako demokraziaren itsasargirik distiratsuena ahaztu zaizu zure adibideetan: Manuel Fraga Iribarne.