Feeds:
Posts
Iruzkinak

Archive for Otsaila, 2009

Hauteskunde paradoxikoak

Biharkoak hauteskunde paradoxikoak dira. Alderdien izenei begiratuta behitzat. Partido Nacionalista Vascok Espainiari begiratzen dio. PSOEk “sozialista” eta “langile”-tik oso gutxi du. Partido Popularra ez da oso herrikoia. Eusko Alkartasunak ez zuen elkartasun handia erakutsi EAJtik banandu zenean. Ezker Batuari batasun gutxi geratzen zaio hainbat militantek (eta gero eta gehiago) alde egin ondoren. Aralarren izenak ez [...]

Read Full Post »

Lazkaoko ‘Mazoman’

Read Full Post »

Igandetik astelehenerako goizaldean, NBAren All Stars-en atsedenaldiak probestuta, Telesur-en Hugo Chavezek erreferendum konstituzionala irabazi duela ikusi dut. Horrela, berriro ere aurkeztu daiteke 2013ko hauteskundeetara. Venezolarrek hala erabaki dutelako.
Astelehen eguerdian, hala ere, Cuatroko albistegian -uste dut- ”Chávez quiere perpetuarse en el poder” entzun ahal izan da. Beno, venezolarrek hala erabakitzen badute izango da, behinik behin… Lehendabizi euren [...]

Read Full Post »

Krisiaren errua nirea da

Bai, ondo irakurri duzue: krisia egotearen erruduna ni naiz. Errua nirea eta baita ere ni bezalakoak direnena da. Izan ere, adibideei so eginez, ezin uler daiteke bestela nola egon liteke krisia. Azal dezagun hau.
Aspalditik esan izan da politikariak, epaileak, apaizak… alferrak direla. Bada ez da horrela. Eurak dira gizartearen itsasargia, eta eredu izateko ahalegina egiten dute: [...]

Read Full Post »

Superlatibismoa

Larunbatean, harrikoa egiten ari nintzela (ez itzuli espainolera hitzez-hitz), Teleberrian “La estación de Renfe de Amurrio ha sido atacada…” entzun nuen. Informazioa osatzeko falta zen esaldia esan aurretik begiak pantailan pausatu nituen, Hiroshimaren edo Gazaren antzeko irudiak ikusteko asmoz. Baina ez. Aurkezle kontinentalak segituan argitu zigun nola erasotu zuten geltokia: “con pintadas”. Barrez hasi nintzen, [...]

Read Full Post »