Txikia nintzenean txakurrek beldurra ematen zidaten. Urrutitik ikusten banituen, espaloiez aldatzen nuen edo eurak zeuden ingurutik ez nintzen igarotzen. Ez dakit zein den beldur horren arrazoia, ezer ere ez egingo ez zidatela bainekien. Txakurren (batzuen) oldarkortasunaren arrazoia ez nuen ezagutzen.
Handitzen joan ahala, ulertzen hasi nintzen: jabeek erakutsitakoa praktikatzen dute. Hau da, jabearen esparrua inbaditzen duen edonori oldartzen zaizkio [...]
Archive for Urtarrila, 2009
Txakurra, animalia irrazional hori
Posted in Uncategorized on Urtarrila 25, 2009 | 3 Comments »
‘Zikloi? Zein zikloi?’
Posted in Uncategorized on Urtarrila 24, 2009 | Leave a Comment »
Krisia ahoz-aho dabilen honetan, ohikoa da eskuan kubata bat duen norbaitek taberna bete batean “Krisi? Zein krisi?” esatea. Bart gauean, ordea, ez nuen kubatadun jenderik ikusi. Izan ere, goizalderako ziklogenesia zegoen iragarria, eta etxera joan nintzen goiz-goiz. Euskadi deritzon kortijo horretako agintariek lortu zuten, bai, larrialdi egoera hedatzea. Goizeko ordu txikiak arte egon nintzen esnatua, ziklogenesi hori nolakoa [...]
EAJ-ren hurrengo ’spot’a
Posted in Uncategorized on Urtarrila 22, 2009 | 1 Comment »
Ez dakit zehazki noiz izan zen, baina gogoan dut EAJ-k hauteskunde kanpaina bateko iragarkian irudi bukolikoak erakusten zituela. Baserriak, mendiak, artaldeak korrika… Dena oso polita zen. Oso euzkotarra. Ondo.
Sagardotegia hitza aipatzean ia beti etortzen zaizu burura -harrapatzen diren mozkorrez gain-, baserri bat, mendian, Naturaren erdian eta abar. Oso euskalduna hori ere. Iragan astean Petritegi sagardotegian [...]
‘Gentes de bien’
Posted in Uncategorized on Urtarrila 21, 2009 | 2 Comments »
Badirudi iazko denboraldian, Malagako presidenteak partida bat “erosi” zuela eta horren ondorioz, Reala ez zela Lehen Mailara igo. Pertsona bat sinadura eske hasi da, egindakoa salatzeko. Eta bertan honakoa jartzen du: (…) Los abajo firmantes, tanto aficionados, simpatizantes y socios de la noble entidad Real Sociedad de Fútbol, S.A.D., como gentes de bien en general, [...]
‘Dietan jarrai’
Posted in Uncategorized on Urtarrila 16, 2009 | 1 Comment »
Ez, izenburua ez dago gaizki idatzita. D hizkia ondo jarrita dago. Dietei buruz aritzeko asmoa dut. Baina ez soja, zerealak, barazkiak eta zaporerik gabeko hainbat gauzetan oinarritzen diren horietaz. Ezta espainolez kukurutxoaren dieta bezala ezagutzen den hori. Ez, ez. Dieta paradoxikoez hitz egingo dut. Bai, goi-karguek duten dietaz.
Goi-karguek -bestela ez lirateke goi izango- soldatatzarrez gain, dietak ere [...]
Elkarrizketa
Posted in Uncategorized on Urtarrila 11, 2009 | Leave a Comment »
Bueno, Mikel Aiestaran kazetari free-lanceari egindako elkarrizketaren prototipoa-edo (nolabait definitzearren) jarriko dut hemen, zaindu eta zuzendu gabe eta abar. Nahiko txapuzero, vamos. Beste batzuek hori egiten dute, nahiz eta askoz hobeto.Gauzak moldatzen-eta denbora pasatzen dugula ikusteko jarriko dut hau.
Nola da lanegun normal bat?
Goizetan Zisjordaniara joaten naiz, edo Ramala, edo Belen, edo Hebron… eta hor historia bat [...]
Potroak ikutzen, gerundioa dela*
Posted in Uncategorized on Urtarrila 4, 2009 | 2 Comments »
HAMAS, Batasuna, Greziako anarkistak, sindikalismo borrokalaria, bizilagun haserretuak, Chávez… Adibide batzuk besterik ez dira. Horiek guztiak existituko ez balira, boteretsuak bake-bakean biziko lirateke, eta artaldearen parte direnek ez lukete preokupaziorik edukiko. Ze gerra ematen duten putakume horiek…
Bakea, bake-soziala, demokrazia, askatasuna, ”aurrera doan herria”, zibismoa, adierazpen-askatasuna**… ongiaren berezko parte diren terminoak gailenduko lirateke gure bizimoduan. Baina agintarien zoritxarrerako, [...]