Nire buruari zin egin nion ez nintzela horrelakoa izango. Horrelakoak zirenetaz barre egiten nuen, umore burges-txikia baliatuz. Bizitza alaia eta dinamikoa izango nuela uste nuen, denetarako denbora soberan edukiz. Lana betiere bigarren maila (edo hirugarren, edo Preferenten…) batean utziko nuela uste nuen. Ez nintzela sistema soziolaboralaren hatzaparretan eroriko. Baina sarea estuegia da bertatik irteteko. Eta gaur konturatu naiz.
Nire buruari egindako promesa hautsi dut. Lanaren lokatzak nire bizitzako esparru guztiak zipriztindu ditu. Lanetik atera eta ez dut ezerren gogorik eduki (are gutxiago lanean bertan…). Nire aisialdia lanak mugatzen du, eta agian bihar ezingo dut We Are Standard ikusi. Gaur esklabu sentitu naiz, baina esklabu-kontzientziarik ez duen esklabua bezala. Haserrea sentitu dut. Haserre zikiratzailea, irtenbidea alkoholean bakarrik dagoela pentsarazten dizun haserre hori. Gaur hauteskundeak izan balira, lekuko Fronte Nazionalari bozka emango nioke. Segurtasun zaintzaile izateko eskatuko izan balidate onartuko nuke, nire frustrazioa porraren bidez “desahogatzeko”. Gaur polizia izan banintz, pentsionisten kontzentrazio bati oldartuko nintzaiokeen, nire inpunitatearen jakitun. Gaur polizia izan banintz, nire benetako ni-ak bere buruaz beste egingo luke.
Ez, ez dut horrelakoa izan nahi. Eta enegarren aldiz egingo diot promesa bat nire buruari: “ez naiz mediokrea izango”.
Gorrotoz (zeozer inportantea egiteko ezinbestekoa den hori) beteriko hitzak, nahita ez Greziako gazteriyarekin lotzen ditudanak:
http://www.lahaine.org/index.php?p=34931
Tabernetan ikusiko gara
Nacho Vegasen kantu bat ekarri dit gogora zuk diozunak: “Nuevos planes, idénticas estrategias”. Honako hau dio, besteak beste: “Parece ser que fracasé; mi rostro hoy no apareció por televisión. Da igual; yo, como buen occidental, sé nadar igual que un pez, un pez en un mar de mediocridad”.
Atzoko zikinkeria odoletik atera gabe oraindik eta hemen gara berriro. Gorrotoa, haserrea…hori lehen urteak dira gero gutxinaka gorputza “grisatzen” zaizu eta bukaeran erregimen diktatorial baten funtzionario gorputza geratzen zaizu. Burua lanean jeitsi eta etxia emakumea jo.
Beti geratuko zaigu GREZIA
Firmatu gabeko textua Atenaseko kaleetan emana:
http://www.lahaine.org/index.php?p=34931
WASen kontzertuan ikusitakoa kontatzea nahi dut nik. Ordura arte ez naiz isilduko…
X