Eusko Jaurlaritzak Kepa Junkerari emandako diru-laguntzak asaldatu egiten nau. Disko bati Etxea izena jartzeagatik 85 kilo inguru eman dizkiote, eta iaz Nómadas del viento diskoagatik, zerbait gutxiago. Nire aitak esaten duen bezala, “adicto al régimen” izateagatik eman diote diru-laguntza hori. Ez dut ez dakizuen ezer aipatu. Baina hori hala dela frogatzeko hainbat adibide jarriko ditut:
-Negu Gorriak-ekoei Zipaioen Matxinada abestiagatik Balzaren Sailak ez zien dirurik eman.
-La Polla Records-i Azkarragak ez zizkion 200 kilo eman La Justicia, el orden y la ley abestiagatik, ezta Nekazaritza sailak Carne pa la picadora diskoagatik ere. Are gutxiago Omer Okek (gogoan duzue Jaurlaritzako lehen beltza?) Tope Bwana kantagatik.
-Rosa Diez-ek (gaixoa Txingu, abizena aldatu beharko duzu) Ven y cuéntalo leloa asmatu baino lehenago, Kortatuk ondo deskribitu zuen gure herria A Billy the Kid abestiaren izenburuaren parentesiartekoan: Esto no es el Oeste, pero aquí también hay tiros. Eta Turismo Sailak ez zuen saritu Irunkotea. Miren Azkaratek oraindik badu denbora La Cultura abestiarekin egindako akatsa emendatzeko.
-Pena da Nuria López de Guereñu hain trenzalea izatea (noizbait hartu al du baten bat?), bestela bere garaian Loquillori emango zion Quiero un camión abestiagatik. Eta irakurleak esango du: “Baina Loquillo katalana da”. Bai baina Donostian bizi da.
-Eta txorrada hauekin amaitzeko: zergatik ez diote blog honi laguntzarik eman? Dagokionak, mesedez, begira dezala Euskal Herriko gazteen artean sexua sustatzeko Farlamentuak egindako ahalegina.
Ba hori, nik ere nire zatitxoa nahi dudala.
Post Scriptum
Nómadas del viento: 200.000 euro.
Etxea: 702.000 euro.
Farlamentua: Ez dauka preziorik.
Gainontzeko gauzetarako, Mastercard.

espero dut kontuan hartzea. oso ondo dago artikulua eta ea zerbait ematen dizuten metalikoan. animo. muak muak
Aupa tobarix! Hau deskubrimendua, zorionak, gustua ematen du (no tengas pensamientos impios tontorron) holako blog-ak aurkitzea (eta ja irakurtzea es la ostia!). Sto Too Much-etan eongo gea herritikan. Osasuna!
Esker anitz, kamarada (bide batez denei). Igandean ikusiko gea, neri kaiolan egotea tokatzen zait jeje. Ea ondoren Bolondresen omenezko “salva” bat botatzen dugun!