Moda inozoei jarraituz, urtezaharreko kotiloia egingo dugu (pluralean hitz egiteak larritzen hasi nau) Farlamentuan. Festa horien ezaugarri nagusia prezioa, itxurakeria, droga eta ustezko elitismoaz gain barralibre-a denez, azkeneko hau hartuko dugu farlamentatzeko. Nahi dezutena idatzi dezakezue: 2009an “krisia”ren gogortzea iragarri dutela gogoraraztea, “Efecto 2000″ famatu haren inguruan txisteak egitea, zure bizilagun fatxaren heriotzagatik topa egitea… Urteko [...]
Archive for Abendua, 2008
Kotilloia farlamentuan
Posted in Uncategorized on Abendua 31, 2008 | 5 Comments »
Bilbao la Nuit (Ale, eskatutako kronika)
Posted in Uncategorized on Abendua 26, 2008 | 2 Comments »
Herriak ( beno, pertsona bakarra izan da. Autarkia deitzen diote horri) horrela eskatu duenez, lehengo ostiraleko, hilak 19, kontzertuaren kronika egingo dut. Blog honen filosofiarekin (?) bat ez datorren posteoa egingo dut. Egia esan, nire zioak baditut, Gabonak izanda, burmuina erabat lehortuta baitut eta, gainera, gogo gutxi dut kontsumismoari, hipokrisiari eta buenrollismoari buruz hitz egiteko. Hala [...]
I am standard
Posted in Uncategorized on Abendua 18, 2008 | 4 Comments »
Nire buruari zin egin nion ez nintzela horrelakoa izango. Horrelakoak zirenetaz barre egiten nuen, umore burges-txikia baliatuz. Bizitza alaia eta dinamikoa izango nuela uste nuen, denetarako denbora soberan edukiz. Lana betiere bigarren maila (edo hirugarren, edo Preferenten…) batean utziko nuela uste nuen. Ez nintzela sistema soziolaboralaren hatzaparretan eroriko. Baina sarea estuegia da bertatik irteteko. Eta gaur [...]
Diru(a)-lagun(en)tza(t)
Posted in Uncategorized on Abendua 15, 2008 | 3 Comments »
Eusko Jaurlaritzak Kepa Junkerari emandako diru-laguntzak asaldatu egiten nau. Disko bati Etxea izena jartzeagatik 85 kilo inguru eman dizkiote, eta iaz Nómadas del viento diskoagatik, zerbait gutxiago. Nire aitak esaten duen bezala, “adicto al régimen” izateagatik eman diote diru-laguntza hori. Ez dut ez dakizuen ezer aipatu. Baina hori hala dela frogatzeko hainbat adibide jarriko ditut:
-Negu [...]
Ebaluaketa (sha la la la)
Posted in Uncategorized on Abendua 10, 2008 | Leave a Comment »
Euskaraokean jartzen zuten abeti hark zioen bezala ebaluaketa sha la la la garaia da. Gustatuko litzaidake jakitea blog hau zer iruditzen zaizuen, eta, ahal bada, gomendio batzuk egitea (materiala, zerbait kendu edo jarri, pornografia sartzea…). Bozkatzera, zuk ahal duzula.
Fakdapolis
Posted in Uncategorized on Abendua 9, 2008 | Leave a Comment »
Pasa den larunbat gauean polizia batek 16 urteko gazte bat hil zuen Atenasen, Exarkia auzoan. Hilketa horren aurkako protestek Greziako hiri nagusienetako kaleak piztu ditu. Ehundaka lagunek polizia eta parlamentua erasotu dute, hainbat banketxe eta abarrez gain.
Atenasko polis-a arautzen zuen sistemari deitzen zioten demokrazia. Etimologikoki demos (herria) + kratos (boterea) hitzetatik dator, eta gaur egun, praxian behintzat, oximoron [...]
‘España es asín’
Posted in Uncategorized on Abendua 4, 2008 | 1 Comment »
Fiskaltzak zortzi urteko kartzela eskatu du Santos Mirasierrarentzat, ustez polizia bat jotzeagatik. Mirasierra Marseillako Olympiqueko Commando Ultra ‘84 taldeko kidea da. Pasa den urriaren 1ean bere taldeak Vicente Calderonen jokatu zuen Atletico Madrilen aurka eta poliziak CU ‘84ren pankarta kendu nahi zuenean, istiluak hasi ziren. Polizia espainiarrak ohiko basakeria erabili zuen jarraitzaile okzitaniarren aurka. Emaitza: [...]
ERE
Posted in Uncategorized on Abendua 4, 2008 | 4 Comments »
Izenburua irakurri eta pentsatuko zenuten (ezagutzen nauzuenek bederen): “Joder, tipo honek frantsesarekin betiko txistea egingo du”. Bada ez, ez dut ezer aipatuko zein hizkuntzatan font l’amour Nikolas Txikik eta Carlak. Ezta sexuan gourmêt-a izatetik hurbilen dagoen horretaz. Kontua da lehengoan amarekin “Pásalo” ikusten ari nintzela, krisiaz hitz egin zuten (eguraldia edo Santutxuko eskailera irristakor batzuri buruz hitz egiten [...]