1) Afaritan negoela, ondoko mahaian neska-mutil kuadrila bat zegoen, 18-19 urtekoak. Euren arteko elkarrizketen (sic) dezibelio-maila ez zen, ez, Osasunaren Mundu Erakundeak aholkatutakoa. Ahots ozenena zuena tangan zuloa zuen neska bat zen eta botatzen zuen esaldi bakoitzean lambrusco hitza erabiltzen zuen. Kamarera etortzen zen bakoitzean gutxietsi egiten zuten, deskontuak egiteko eskatzen zieten, beste zerbait eskatu zutela eta ez ekarritakoa eta abar. Dena modu txarrean. Atentzioa deitu zidan kuadrila horretako neska baten bizkarraren zuzentasunak, izan ere, bularra aurrera botatzen ari zen denbora osoan, ia ito beharrean. Titiak gora! Jatetxearen prezioak eta gazte horien adina ikusita, pentsatu nuen aberaskumeak zirela (nik euren adinarekin ezingo nuen afari hura ordaindu eta gero parranda egin). Zerbitzariari eman zioten tratua esklabuarena izan zen.
Eta orain, okurritu zitzaidan pajeo mentala: ezer asko dutenak zapaltzeko mekanismoz osatutako sistema da gurea. Hasi Ama Elizatik eta gizabanakoon askatasunak erreprimitzeko dituen tresnetatik, burgesiaren formalismo inposatuetaraino. Elizak historian zehar manipulazioa egin du, herritar xumeak alienatzeko tresna bat izan da, eurak beldurtzeko. Faxismoak eduki zuen nondik edan. Baina hitz egin dezagun aberatsetaz. Sistema honetan boterea dutenak eurak -aberatsak- direnez (plutokrazia deitzen zaio horri. Disneyk sortutako pertsonaiarekin hitz-jokoa eginez: txakurren boterea) euren kontrol-tresnak dituzte, Elizak bezala, gu menpean edukitzeko. Eredugarriak direla erakutsi nahi digute eta horretarako protokoloak-eta sortu dituzte, gizartean jokatzeko know-how-aren oinarriak jarriz. Jende xeheak horiek hartzen ditu eredutzat, bere egoera ekonomikoa hobetze-aldera. Ondorioz, arrakasta izateko aberatsek bezala jokatu eta pentsatu behar da jendaurrean, nahiz eta gizartearen aurrean ez daudenean eurak diren bizioso, ilun eta putakumeenak (denak ez, apika). Eta euren eredu (publikoa) jarraitu nahih ez dutenengana azkar asko bidaltzen dituzte euren esbirroak, edo komunikabideetan euren irudi txarra ematen dute. Dena euren boterea mantentzeko.
2) Kontainer bat sutan ikusi nuen lehengoan. Kontainerrei su emateak garai batean ikuspuntu taktiko batetik egiten ziren: poliziari bidea mozteko. Gaur egun, ordea, poliziak basakeria bidez lortu duen nagusitasunak gutxitan ahalbidetzen du barrikadak jartzeko aukera. Horregatik, kontainer bati su-ematea gaur egun, nire ustez, boterea zirikatzea da, sistemari aurpegian tu egitea. Gero eta kontrolatuago dagoen sistema honi ihes egin dion zerbait. Protesta-modu bat, nahiz eta hori egin zuenak, agian, piromaniarako joera patologikoa duen. Gero entzungo duzu jendea: “hori denek ordaindu beharko dugu”. Juankar, Joselu eta milikoei ordaintzeko dirua eurena da baita ere eta ez diezu hain efusiboki kexatzen entzungo.
3) Egun berean tipo bat -MDMAren bultzada zuen eta bakarrik ez zegoen ausarta-beste bati bultzakadak ematen ikusi nuen. Arrazoia: beltza zela. Hurbildu ginenerako lagun batek lasaitu zuen. Inposatu diguten ereduari jarrituz egin zion eraso: desberdina zelako, kanpotik datorren gutxiengo batekoa. Ez zuelako arrakasta lortzeko zozketan boletorik. Erasotzaileak, ere ez, baina bestea bultzatuz arrakasta dutenengana hurbildu zen. Hobea zen. Zuriagoa. Boterea sentitu zuen bere eskuetan. Inguruan ginen gehienok, nazka.
Pizgarria eta pozgarria da blogosferan horrelakoak irakurtzea. Eztarria berotzen duten hitzezko solysombrak.
Bi gauza ez ditut ondo ulertu hala ere:
1) zer da “MDMAren bultzada”?
2) Zer esan nahi du honek: “tangan zuloa zuen neska”?
Eskerrik asko, Paip. Zure galderei erantzungo diet:
1) MDMA kriston “pelotazoa” ematen duen droga da, azkenaldian zabaltzen ari dena (beno, nik lehen ez nuen ezagutzen). Informazio gehiago: http://es.wikipedia.org/wiki/MDMA
2) Galdera honi dagokionez, uste dut intentzio maltzurrarekin egin duzula… Aipatzen dudan neskak tangan kriston zuloa zuen, eta erreparatzeko ez nuen asko fijatu beharrik izan. Bularreraino zuen igota tanga eta, ondorioz, zuloa ikusten zitzaion.
Ziur gaur Bilboko Sabino Arana kaleko auto-ilaran zeudenak kexatu dira. “‘Betikoek’ ziur barrikada bat jarri dute” pentsatuko zuen batek baino gehiagok… Ez Juankar etorri da. “Beno, bere segurtasunarengatik bada, normala da kaleak ixtea”.
2. puntua irakurrita Fernando Díaz-en “Panfleto para seguir viviendo” liburua etorri zait gogora. Irakurri duzu?
A, ba ez dut liburu hori ezagutzen. Noizbait Nobel Saria ematen badiote (suposatzen dut inoiz ere ez) zatitxo bat nirea balitz bezala sentituko dut. Hala ere, nire axendan apuntatuko dut eskuorri horren izenburua.