Feeds:
Posts
Iruzkinak

Archive for Azaroa, 2008

Kongoko haurrak

Telebistan ikusi ditugu Kongoko haur batzuk Athletic-en ereserkia abesten (http://es.youtube.com/watch?v=cSszGbHgUBA). Oso ondo. Tamalgarria iruditzen zaitena ETB-ren azpititularra da (“Animos desde el Congo a la plantilla”). Haur horiek milioika euro irabazten duten jokalari batzuengan pentsatzen pasatzen dute egun osoa, eta taldearen kirol-egoera kaxkarra dela-eta, babesa eskaini nahi diete. Horretarako ETBkoei deitu diete, jokalari gaixoei laguntzeko…. En [...]

Read Full Post »

Iritsi da, azkenean, Kontubern erakundea zer den jakiteko eguna. Garai batean munduaren agintea lortzekotan egon ziren, nahigabe, eta orain hainbat elementu sartu dituzte laugarren boterearen ordezkari askotan. Inork ez ditu bere aurpegiak ezagutzen, baina hor daude. Blog honek bertako kide batekin hitz egin du. Bera Madrilen (Espainia, Afrika) ari da lanean -erakunde honen zabalkundearen adierazle- [...]

Read Full Post »

Herritarrentzat instituzio diren dendak oraindik irekita jarraitzen dute. Beno, denek ez. Agian instituzio dira irekita jarraitzen dutelako, edo alderantziz. Edonola ere, komertzio txikiaren baitan biltzen dira denda mitiko horiek. Pertsonen arteko harremanen kokaleku izan ohi dira maiz okindegia, arraindegia edo gero eta gutxiago geratzen diren ultramarinoak. Ez dut Kirmen Uribe izateko asmorik, baina gogoan dut nola txikia [...]

Read Full Post »

Berria egunkariaren edizio digitalean irakurri ahal izan dugunez (http://www.berria.info/albisteak/30500/Goenagaren_Sukaldekontuak_lehen_filmaren_errodajea_hasi_da.htm) Aizpea Goenaga bere lehendabiziko filma errodatzen hasi da. Oreretako eskola zahar batean grabatuko dituzte eszena batzuk… parbulitos-ak ginenean joaten ginen ikastola. Pelikularako sukaldaritza-eskola bat bilakatuko dute Agustinak auzoko eskola zaharra.
Bertan hasi zen nire (gure) sozializazio prozesua. Ikastolako eraikin zahar horretan ezagutu nituen nire oraingo lagunak, nire “lehenengo [...]

Read Full Post »

1) Afaritan negoela, ondoko mahaian neska-mutil kuadrila bat zegoen, 18-19 urtekoak. Euren arteko elkarrizketen (sic) dezibelio-maila ez zen, ez, Osasunaren Mundu Erakundeak aholkatutakoa. Ahots ozenena zuena tangan zuloa zuen neska bat zen eta botatzen zuen esaldi bakoitzean lambrusco hitza erabiltzen zuen. Kamarera etortzen zen bakoitzean gutxietsi egiten zuten, deskontuak egiteko eskatzen zieten, beste zerbait eskatu zutela eta [...]

Read Full Post »

Jende mitikoa

Bueno, interaktibitateak blog honetan jaso duen erlatiboki erlatiboa ikusita, zerrenda bat proposatuko dugu: herrietako jende mitikoa. Herri bakoitzak duen pertsonaia klasiko horiek. Izen eta abizenak jarri baino, figurak jartzea hobesten da. Ez du balio egiazko adibide honek: Oreretan bazegoen bakeroz jantzita zebilen tipo bat eta inauterietan “paisanoz” janzten zena. Bueno, desbariatzen hasten bagara bai. Ale, zerrendaren [...]

Read Full Post »

“Kalea nirea da”

Askatasuna zer den jakin dugun lekurik bada, hori kalea da. Ez eskolan, ez etxean, ez lantokian ez gara erabat aske sentitu. Nahiz eta kalean dagoen polizia gehien, errazagoa da kalean eurengandik ihes egitea. Eskolan, etxean, lantokian ez dago ihes biderik. Kalean garatzen dugu gure benetako ni-a, ni re ustez. Batek baino gehiagok esango du tabernak [...]

Read Full Post »

Juan Luis Zabala naiz

Gezurrak esaten pasatzen dugu bizi osoa. Gure bizitza gezur hutsa da. Imajinatu, autobusari trolebus deitzen zitzaion garai batean. Txikitan ea txintxo portatu ginen galderari “bai” erantzuten genuenean, gezurra zen, neskarik ez zitzaigula gustatzen ihardestean bezala. Ez genuela erretzen, igande goizeko potaren ondoren “afariak kalte egin zidan” esaten genuenean, “ni ez naiz inoiz putetxe batean egon” esatean… dena gezurra da. “Politiko [...]

Read Full Post »

Animo blog honen irakurle den Gorkari.
Brujaseko pizzeria batean zeunden. Alemanian egindako Munduko Futbol Txapelketa bukatu eta hurrengo egunean ikusi zintudan. Bazenekien ez zinela luzaroan biziko. Arrastoa utzi baino, zuri utziko zizuten. Hala ere, ez zinen besteen modukoa. Ez zenuen hezurdurarik, gaztanberak bezala. Baina horrek besteak baino eskuzabalagoa izatea ahalbidetzen zizun. Zure eskuzabaltasuna hain handia zen ezen [...]

Read Full Post »

EFE-n irakurria:
En estos tiempos de crisis económica, un
chocolatero libanés ha lanzado la caja de bombones más cara y
prestigiosa del mundo, quizás porque este producto es vigorizador y
puede ser un buen estimulante contra la depresión.
El periódico “Daily Star” informó hoy de que Patchi, la
chocolatería más famosa y prestigiosa del Líbano, decidió hacer más
codiciado dicho producto, presentándolo [...]

Read Full Post »

Older Posts »