Nire buruaren hustasunean noizbehinka eta zeharka pasatzen da ideia ziztukari bat: euskal (ez mesedez, eztabaidarik ez) postura sexuala. Edo, hobeto esanda, Diario Vasco-ko kontaktu orrialdeetan “Vasco” izenarekin eskainiko den ariketa (?) sexuala. Bide batez, egunkari horren izena zikintzea lortuko litzateke. Ala ez. Begira, bestela, yogur greziarra edo arroz kubatarra: lehena zuria da eta bigarrenak osagaien artean ez du petxugarik (uste dut), eta jendeak normal-normal jaten ditu.
Uste dut independentzia lortzeko tresna eraginkorra izan daitekeela. Bai, baina horretarako deprabazio maila handia eduki beharko luke. Izan ere, munduko gobernarien ustezko bizioak ezagututa, basque-aren arrakastak independentziarako atea zabalduko luke. Hori bai, ongi komunikatu beharko litzateke posturaren jatorria eta abar. Wikipedia bidez, noski.
Proposamenak honakoak dira, Nire iritzia ere agertzen da, batzuetan:
a) Vaya Semanita-ren estilo txorra errepikakorra erabiliz, “ezer ere ez egitea” izango litzateke. Hots, “gaur ez, buruko mina daukat eta” edo “lan asko egin dut eta nekatua nago” esaldiak esan beharrean euskal ariketa (?) sexuala egingo dela esan eta bere horretan geratu. Jeltzaleak ariketa (?) honen erabilpenean aurreratuagoak daude, begira bestela kontsultarena: hasieran asko prometitu eta azkenean ezer ere ez. Baztertu egingo dut, oso erakargarria ez delako. Erabili, asko erabiliko litzateke… baina ez, ez da originala.
b) Topiko-tipikoarekin jarraitzeko, trikitixaren antzeko zeozer: Koitoa (orduan, koitadu=izorratua?) egiten ari denean norbait hankak ireki eta itxiz egotea. Panderoarenak azalpenik behar ez duela uste dut. Ez dut uste oso erosoa denik eta eraginkortasuna ikusteke dago. Bestalde, izan zitekeen trikitixa jotzean besoekin egiten den mugimendua gorputz ataletara eramatea. Kubatarraren edo greziarraren aldaerak okurritzen zaizkit. Panderoarenak bere horretan jarraitzen du.
c) Burujabetza elkarbanatua: batak bestea masturbatzea. Patentea jarriz gero, basque-a asko hedatuko litzateke. Hala ere, ez da hain originala. Puerto Ricon edo Bavarian hortaz zerbait dakitela uste dut.
d) Pasamontañasarekin. El Lobo filmak (barka nazatela filmek) erakutsi zigun kaputxadun sexua. Erridikulua iruditu zitzaidan, nahiz eta norbaitentzat morbo puntua eduki dezakeen.
e) Pintxoen eredua: Donostiako Zinemaldira etortzen direnek eta beste turista batzuek beti izaten dute ahoan pintxoa. Gastronomikoki nahiko bereizgarria dela uste dut, ez baitute esaten “chicas guapas, sangria, paela“. Mobida sexual hau sexuaren langileei dago zuzendua: igurtzi txiki bat eta asko kobratu. Noski, ez dirudi gauza handirik, baina pintxo bat jan eta kobratu digutenean, zenbat aldiz ez gara bortxatuak izan bagina bezala sentitu? Sexu goredin eta gogorearen zaleentzat perfektua. Dena den, arrakastarako bidea ezin urra dezakeela uste dut, prostituzioa ezinbestean eskatzen baitu. Gainera, “euskalduna egingo dizut” eta hain gutxi dela ikustean, ez dut uste jendea bi aldiz tranpa berean eroriko litzatekeenik.
f) Metereologikoa. Bai, irakurle maitea, ezin falta zitekeen aukeren artean Euskal Herri berdean (ez du zentzu bikoitzik) hain ohikoa den zirimiria. Bakoitzak pentsa dezala zirimiri forman, ez dudalako zentsurarik pairatu nahi. Faktiblea, duen deprabazio maila altua dela eta.
g) Enborrarena. Dantza egiteko orduan batzuek erakusten duten (dugun, esan beharko) psikomotrizitate eza eta mugimendu gabezia ohera eramatea litzateke. Egia esan, ez da atraktiboa, baina indar fisikoan oinarritutako sadomasokismo erlazio bat gehitu daiteke. Bueno, bale, hau ez.
h) Letra honek eztabaida handia sortu zuelako (espero dut jada lurperatuta egotea) ahozkotasunaren bidetik jo daiteke. Kontua telefono-linea erotikoen sistema telefonorik gabe egitea izango litzateke. Hau da, hitz zikinak face-to-face esatea. Bua, sin más.
i) Txakurtxoarena birbataiatu. Bai, lagunak, dei nazazue “utopiko”, “zoro” (honezkero egingo zenuten) edo “handinahia”, baina txakurtxoaren postura “basque” izenarekin bernomenklatzea eska daiteke. Arrazoia, oso sinplea: Euskal Herriko kaleetan dagoen txakur pila. Ezetz? Begira zenbat truño beltz dagoen, bestela, espaloietan…
j) Nafar kantu tradizionalarekin txisterik (sic) okurritzen ez zaidanez, zuen proposamenak zehazteko baliatu aukera hau.
k) Txikiteroarena. Postura baino, praktika promiskuo bat izango litzateke hau, cruising-a bezala. Egunero, eguerdian eta arratsaldeko 7etan edo tabernetako komunak akelarre basatien topagune izango lirateke. Hori bai, azkarra, tabernaz aldatu behar dela eta.
l) ¿Mentiendes? subespeziean oinarritutako zerbait, nahiz eta baserri-eremukoen artean ere oso hedatua dagoen: racing-arena. Bai, goizaldean bere kotxe edo moto erabat zaratatsuetan pasatzen diren
horietan oinarritutako zerbait: kotxeak motorra martxan daukala larrua jotzea. Kanpoan edo barnean berdin du, kontua zarata baita. Hala ere, ez da autoktonoa jendea izorratzeko gogo hau.
Bueno, hainbeste txorrada idatzi ondoren, goazen interaktibitate pixka bat sartzea blog gure-honetan. Aukeratu zazu bat (ala ez):
Proba tokietan –idi demen edo idi proben ordez– sexu demak edo sexu probak, eta zezen plazetan –ahari jokoen ordez– sexu jokoak antolatzea ez litzateke ideia txarra, jatorrizko dema, proba eta jokoak gainbehera datozenez. Banaka, bikoteka, kuadrilaka, bailaraka… Apustua denean apustua, eta bestela exibizioak… Ieup eta eutsi goiari!
Ideia ona, JL (irakur Yei el). Bestela zerbait hibridoa egin daiteke:idiek harria mugitzen duten bitartean ba hori…
Apustuak, gainera, biziberritzen ari dira: “Reta” kartel ezin probokatzaileagoz betetzen ari dira kaleak.
A, bozkatu dezakezue! (Ala ez?)
Idiarena ondo deritzot. Harritik pasatzearena inportatu zitekeen gainera…
bozkatu daiteke bai. Animo blogakin!
Nik beste proposamen bat egingo nuke. Frontoietan bezala, apustuak. Zer deritzozue?
Orduan ere, frontoietan bezala, pelotak alde batetik bestera egongo lirateke. Batek baina gehiagok badaki nork irabaziko lukeen antidoping-ik gabe… jajajajaja
Proposamen helarazi dit internet gabeko pertsona batek: harrijasotzailearena. Bueno, imajinatuko duzuenez, pertsona batek buruz behera dagoen beste bat hartzea izango litzateke Perurenarena.
Nik postura horri “Iparraldekoa” deituko nioke, frantsesez (ere) hitz egiten baitute Ipar Euskal Herrian.
Nik “Nafarra” edo “J” hizkiari bat batuko nioke. “A mala ostia”, soilik nafarren artean, tradizionala, ilunpetan, “con la mantica con agujero pa que no se vea nada”, postura txakurtxoarenaren antzekoa bainan bertze zulotik, Madrilek urtero urtero Nafarroari “ematen” dion moduan…diferentziatua nola ez
Nik “txalaparta” gehituko nioke, azken finean, mutilek gehien praktikatzen duzuena da. Ttakun bakoitzarekin bost laguntxoen lasterketa izango litzateke. Dena den eztakit zergatik hainbat posturei buruz berba egiten duzuen, izan ere, Euskadin jo ez!! (lagunekin bai…)
[...] -Eta txorrada hauekin amaitzeko: zergatik ez diote blog honi laguntzarik eman? Dagokionak, mesedez, begira dezala Euskal Herriko gazteen artean sexua sustatzeko Farlamentuak egindako ahalegina. [...]